Euskal Autonomia Erkidegoko Lehia egoeraren azterlana Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak benetako lehia sustatzeko egiten dituen ekintzen barnean kokatzen da.
Azterlanean sektore arrisku balizko eremuak identifikatu egin dira eta sintesi gisa sektore-arriskuen matrize edo semaforoa erabili da, hau da, grafikoki adieraziz semaforo baten koloreen analogia jarraituz. Horretarako, EAEn kokatzen ez diren enpresen kanpo lehiaren presio handi edo txikienei dagozkien arrisku faktoreak (barne eskariaren estaldura mailarekin, BEE, alderantzizko moduan erlazionatzen da), eta sektore ezberdinen enpresa kontzentrazio mailak (sektoreko euskal enpresen HHI bidezko hurbilketa) kontuan hartzen dira.
EAEko Lehia-egoera (2 MB)
Euskal Autonomia Erkidegoan udal mailako iraunkortasun-adierazleak: Urteko Txostena
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak "Euskal Autonomia Erkidegoan udal mailako iraunkortasun-adierazleak" 2009 Urteko Txostena aurkeztu du. EAEko Udal Informazio Sistema den UDALMAP-ekin zerikusia duen argitalpen berri honen helburua da Interneten eskainitako informazioa oinarri hartuta adierazle nagusien azterketa banakatua aurkeztuz emaitzen ikuspegi berri bat erakustea. Horretarako honako hau aurkezten da:
Proiektuaren esparruaren baitan metodo eta egiaztatzeari dagokienez bete diren aldiak.
-
Sortutako adierazle-sistemaren ezaugarriak, haren egitura osoa eta edukiak baita haren baliagarritasuna EAEko udalei buruz geografikoki erreferentziaturik informazioa emateko.
-
UDALMAPen erabilgarritasuna eta aldakortasuna garrantzizkoenak diren adierazleen azterketa xehatuaren bitartez.
Euskal Autonomia Erkidegoan udal mailako iraunkortasun-adierazleak (6 MB)
Igogailuen instalazioa eta mantentze-lana Euskal Autonomia Erkidegoan
Euskal Autonomia Erkidegoko Igogailuen Instalazioa eta Mantentze-lanaren azterlana Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak benetako lehia sustatzeko egiten dituen ekintzen barnean kokatzen da.
Azterlanak, bi merkatuen integrazio bertikalaren dinamika progresiboa egiaztatu du, hau da, instalazioa eta mantentze lanarena. Joera horren atzean dauden faktoreak ugariak dira, bai interes ekonomikokoak, bai teknologia eta lehiakortasun alorretako eskakizunak baita izaera operatiboa dutenak ere. Aipatutako bilakaerak merkatu hauek lehiaren defentsaren ikuspuntutik aztertzea eragin du. Horrela, integrazio bertikala, merkatuan sartzeko oztopoak eta beste alderdi batzuk, hala nola, mantentze-kontratuak, aztertu dira.
Igogailuen instalazioa eta mantentze-lana EAEn (1 MB)
Petrolioa eta Energia Ekonomian
Dok Ekonomiaz zenbaki honek garrantzi handia du, izan ere, irakurleari giltzarriak eskaintzen dizkio nolabait ulertu ahal izateko munduan energiaren egoera konplexu eta erakargarria baita energiari dagokionez funtsezkoaz diren alderdiak ere honako gai hauei buruz: prezioa, kontsumoa, banaketa, horniketen segurtasuna eta mundu mailan eskari eta eskaintzari buruz dauden itxaropenak. Bigarren zatia azterlanaren ekarpena originalagoa da. Bertan simulazio ariketa bat egiten da petrolioaren prezio zehatz batzuk oinarri hartuta euskal ekonomian gerta litezkeen ondorioak islatzeko helburuz. Simulazio horren barne jasota daude petrolioaren prezioetako igoeraren aurka bideratu daitezkeen polítika ekonomikoak. Hartarako MIDE eredua erabili da euskal ekonomiaren egituraren ezaugarrietara egokituta.
Petrolioa eta energia ekonomian (3,7 MB)
Aurreko argitalpenak:
2008
Osasun-laguntzako asegurua EAEn (1,1 MB)
2007
Indicadores y análisis de competitividad local en el País Vasco (2,4 MB)