Eusko Jaularitza

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Ekonomia
  4.  
  5. Azterlanak eta Argitalpenak

Gure azkenengo berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

Egutegia

Azterlanak eta Argitalpenak Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Koiuntura DI-DA bateanKoiuntura DI-DA batean

Hilabetekari honen helburua gertakari ekonomikoen ikuspegi hurbilagoa eta dibulgaziokoagoa eskaintzea da. Horretarako gehiago hartzen du kazetarien idazkeratik txosten teknikoetarako erabiltzen den idazkeratik baino.

Irakurle adituarentzat zein noizbehinkakoarentzat interesekoak diren koiunturako albisteak era labur batean jorratzen ditu. Bereziki hartzen dira kontuan ekonomia hazkundeari, aurreikuspenei, langabezia tasari eta inflazioari buruzko albisteak.

Era berean, erreferentziako lurralde bati buruzko (herrialdeak zein eskualdeak) datu garrantzitsuenak biltzen dira eta baita Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak berak eginiko jarduera zenbait ere.

Buletinean ekonomia eremu zenbaitentzako aurreikuspenak eta EAEko ekonomiaren koiuntura datuak ere eskaintzen dira.

pdfDokumentoa (360KB)

Laburpena

 


Ekainean ekonomiaz argitaratu den informazioa, oro har, bat dator azken hilabeteetan adierazi dugun tonu ezkorrarekin. Adibide horietako bat ELGE erakundeak garatutako herrialdeentzat egin duen aurreikuspen berria da, aurreko estimazio gehienak beherantz berrikusi dituelako. Hala ere, aztertzen ditugun panelen artean nolabaiteko iritzi aldaketa hauteman dugu, gero eta aurreikuspen negatiboagoak argitaratzeko batasuna apurtzen duena. Hain zuzen ere, Consensus Forecast aldizkariak aurreko buletinekoak baino aldakuntza tasa han-diagoak eskaintzen ditu garatutako eremu nagusientzat. Goranzko zuzenketa horren zati bat, Alemaniako lehen hiruhi-labeteko datuen ondorioa da, aurreko epealdietako emaitzak nabarmen gainditu zituztelako, sendotasuneko itxura bat ematen.