Eusko Jaularitza

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Ekonomia
  4.  
  5. Azterlanak eta Argitalpenak
 

Gure azkenengo berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

Gure azkeneko berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

Euskal Ekonomia
Azterlanak eta argitalpenak

Beste azterlan eta argitalpen batzuk


 Euskal Herriko Toki eta Eskualde Garapeneko Liburu Berdea

Euskal Herriko Toki eta Eskualde Garapeneko Liburu Berdea" lan-dokumentu gisa aurkezten da. Eztabaidarako proposamen bat da, hura gauzatzeak beste ekimen eta proiektu batera "Eskualde Garapeneko Euskal Eredua" osatzen baitu.

Toki eta eskualde ikuspuntu batez, ekonomia politikaren eragile eta arduradunen arteko hausnarketa prozesua eragitea da bere helburua.

 

pdfLiburu berdea (1,4 MB)


 

Ekonomiako azterlanakDEPURE Egitasmoa Zuzendari Txostena 

DEPURE Egitasmoaren Zuzendari Txosten honetan Egitasmoa indarrean egon den hiru urtetan zehar lortu diren emaitzak eta produktuak aurkezten dira. Espero dugu politika publikoei buruz erabakiak hartzeko prozesuak hobetzeko tresnak bezala erabili ahal izango direla, bai Euskadirentzat bai Egitasmoan parte hartu duten Europako beste bi eskualdeentzat ere: Toskana eta Hungariako Iparraldea.

 

pdfZuzendari txostena (337 KB)


Ekonomiako azterlanak

Euskal gizarte zahartzea

Biztanleria zahartzeak mota guztietako ondorioak ditu: ekonomikoak, sozialak, kulturalak… gizartearen etorkizuneko ongizateri mehatxu eta aukera berriak erakarriko dizkiotenak eta, politika publikoen prestaketa gidatzeari begira, aurreikusi egin behar direnak. Euskadi, Europa osoa bezala, bere biztanleriaren zahartze mailakatua jasaten ari da, bai jaiotza-tasaren jaitsiera dela-eta bai bere biztanleen bizitza-itxaropenaren igoeragatik. Prozesu hori administrazioen eta iritzi publikoaren arretaren xede izaten ari da euskal gizartearen alderdi anitzetan (osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak) izan ditzakeen eragin handiak direla-eta.

 

pdfEuskal gizarte zahartzea (4,5 MB)



Ekonomiako dokumentuak

Zerga-zehapenak lurralde komunetan eta euskal foru lurraldeetan azken aldaketen esparruan

Lanaren helburua zergapekoak bere gain hartu beharko lituzkeen zerga-zehapenak aztertzea da baldin eta zergako arau-haustea lurralde komunean ala EAEko foru lurralde batean egingo balu. Nahi dena da parekatzea zehatzeko egitura eta horrek arau-hausleengan duen eragin ekonomikoa zerga-subiranotasunaren eremu ezberdinetan.

 

pdfZerga-zehapenak lurralde komunetan eta euskal foru lurraldeetan azken aldaketen esparruan (592 KB)