|
Izartu 2004-2008
Helburuak
Baldintzak
Laguntzen izaera eta kopurua
Programa txertatu baten balorazio-irizpideak

Programen jarduerak

-
Euskadiko hirigune degradatuak biziberritzea.
-
Euskadin lurralde-, ekonomia- eta gizarte-kohesio handiagoa lortzea.
-
Eusko Jaurlaritzaren lurralde-politikan EBko eskualde politikaren antzeko eskema txertatzea.
-
Gobernuko sailek egiten dituzten jardueren osagarriak izango diren izaera integraleko jarduerak finantzatzea.
-
Udalei protagonismoa ematea.
Itzuli

Onuradunenak:
-
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztiak, gainbehera etorritako hirialderik edukita, taldeka edo banaka hirialdeak Biziberritzeko Erabateko Egitarau bat aurkezten badute.
-
Izartu-I baten udalerri onuradunak, betiere 03/12/31rako 2001-2003 aldian aurreikusitako inbertsioaren %30 bat burutu badute.
-
Udalerri bakoitzeko Hirialdeak biziberritzeko Erabateko Egitarau bakar bat.
Aurkezturiko eremuarenak:
-
Onuradunak gainbehera etorritako hirialdea bezalakoa aurkezten duen eremuak gutxienez 2 irizpide bete beharko ditu gizarte, ekonomia eta lurralde mailan Dekretuak narriadura adierazteko ezartzen dituen irizpideen artean, eta berauek dira eboluzio demografikoari, heziketa mailari, lan merkatuari, etxebizitzetan dauden instalazio eta zerbitzuen mailari buruzkoa, baita udalaren per capita Barne Produktu Gordinaren mailari dagokiona.
Egitarauenak:
Itzuli

-
Ematen diren diru-laguntzei dagokienez itzuli beharrik ez dutela ulertuko da.
-
Dekretuak hirialdea gizarte, ekonomia eta lurralde mailan gainbehera etorria dela adierazteko ezartzen dituenetako 2 irizpide betetzen duten onuradunak: Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %30raino (gehienez 2 miloi euro).
-
2 irizpide betetzen dituzten onuradunek: Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %50eraino (gehienez 4 miloi euro).
-
4 irizpide edo gehiago betetzen dituzten onuradunek: Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %75eraino (gehienez 9 miloi euro).
Itzuli

-
Maila eta tamaina dauden arazoei dagokienez, betiere berauek gizarte eta ekonomia alorrekoak nahiz hiri-arazoak badira.
-
Aurkezturiko egitarauaren kalitatea.
-
Esku hartzeak gizartean duen hedapena.
-
Egitarauak prestatzeko garaian prozesu irekirik eta parte hartzeko modukorik egotea.
-
Aurreikusitako jardueren izaera berriztatzailea eta Europak Batasunak emandako jarraibideekin bat etortzea.
Itzuli

-
Gainbehera etorrita edota baztertuta geratu diren guneak suspertzea eta hobetzea.
-
Bai gizartean bai lan alorrean gizarte-bazterkeriaren mehatxuak jasotzen dituzten taldeen alde bereizketa positiboko jardunak.
-
Hirialdeko guneak lurraldean integratzeko jardunak.
-
Hiriko jardunek ingurumenean duten eragina gutxiagotzea.
-
Informazio eta komunikazioaren alorreko teknologiak txertatzea.
-
Enpresaburuei, enpresa txiki eta ertainei, turismoari eta udal ondareari laguntzea
-
Hirialdeen ingurumena hobetzea.
-
Udalerriak gizarte-ekipamenduz hornitzea.
-
Berreskuratze-proiektuen bidez, irudi urbanoa hobetzea.
Itzuli
|