|
Kontsumitzaile bat bazara...
¿Zer egiten dugu?
Lehia Defentsarako Euskal Zerbitzuan jasotako informazio guztia aztertu egiten dugu. Beti konfidentzialtasun osoa gordetzen dugu informatzaileen identitatearen eta informazioaren edukiaren inguruan.
Jakinerazpenetan sakontzeko, Zerbitzuak badu isilpeko informazioa hasterik; izapide horretan behar diren ikerketei ekingo dizkio, beti gertatutakoa argitzeko eta, zantzuen arabera, legez kontrakorik dagoen zehazteko.
Fase hau amaituta, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiari artxibatzeko proposamena egitea edo zehapen espedienteari hastea erabakiko da.
Jakinerazpena beharrean salaketa aurkezten badute, nahitaezko oinarrizko datu eta baldintzak betetzen dituela ziurtatuko dugu. Ondoren, derrigorrezko azterketa eta egiaztapenaren ondorioz honako izapide hauei bidea emango zaie: isilpeko informazioa irekitzea, zehapen-espedientea hastea edo artxibatzea.
|