Nagusitasunezko posizioaren abusua
Enpresa bat nagusitasun egoeran dago baldin eta bere buruaren jabe eta bere kabuz, bere lehiakideak, hornitzaileak edo bezeroak aintzat hartu gabe jokatzeko ahalmena badauka.
Nagusitasuna bera ez da debekatzen egoera horretaz gehiegi baliatzea baizik.
Nagusitasun egoeraz norbait gehiegi baliatu dela ulertzen da baldin eta egoera hori kontsumitzaileen ustiapenera edo lehiakideen egintzak bidegabe eragoztera bideratuta badago.
Honako hauetan nagusitasunaz gehiegi baliatzea gerta daiteke:
- Prezio diskriminatzaileak: lehiakide bat merkatutik kanporatzeko helburuz bezeroaren arabera prezio desberdinak ezartzea.
- Prezio harrapatzaileak: lehiakideak merkatutik kanporatzeko helburuz kostuak baino txikiagoak diren prezioak ezartzea.
- Prezioak ezartzeko akordioak: salgai berdina produzitzen duten enpresari batzuk elkarrekin ados ipintzen dira haren prezioa ezartzeko hura produzitzeak nor berari zer kostu dakarkion kontuan hartu gabe.
Laguntza-materiala
Art.2 15/2007 Legea (19,3 Kb)
|