Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Ekonomia
  4.  
  5. Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua
 

Gure azkeneko berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

Lehiaren defentsarako euskal zerbitzuaren irudia
Lehiaren Defentsarako Euskal Servitzua
Lehia
Lehia



Lehia eraginkorraren alde egiten dugu lan produktu gehiago eta prezio hobeak gure esku egoteko enpresen lehiakortasuna sustatzeko euskal ekonomiaren hazkundea laguntzeko


Merkatu ekonomia delakoan, lehia askea da bermerik onena bai kontsumitzaileek bai enpresek gure gustu eta beharrei hobeto egokitzen zaiena aukera dezagun, une bakoitzean kalitate prezio erlaziorik onena lortuz.


Kontsumitzaileen ongizatearen mesederako izateaz gain, lehia askeak enpresen produktibitateari ere laguntzen dio eta honek, azken finean, ekonomiaren hazkundearen alde egiten du eta ekonomiaren garapen handiagorako bidea da.

Halere, zenbaitetan, onura gehiago lortzea helburu duten eragile ekonomiko batzuek lehia askearen printzipio gidariei uko egiten diete, esate baterako, prezioak adostuz edo lehiakideak merkatutik kanporatuz, merkatuaren funtzionamendu lehiakorrak enpresentzat eta herritarrentzat dituen abantailei kalte eginez.

Hori saihesteko, lehia askea babesteko arauen sistema bat dago, hura arautzen duena eta lehia askea muga lezaketen jarduerak debekatu eta zigortzen dituena.

Lehiaren Defentsarako organoen zeregina arau horiek bere eskumeneko esparruan ezartzean datza, merkatuaren funtzionamendu lehiakorra bermatzeko esku hartuz eta horren onurak gizarte osora hel daitezen bermatuz.

Euskadiko Komunitate Autonomoan zeregin hau dagokio Lehia Defentsarako Euskal Zerbitzuari eta Leiha Defentsarako Euskal Auzitegiari, lehenegoa ikertze lanetan eta bigarrena, kasuz kasu, isunak jarriz.

  • Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia

Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua

Donostia-San Sebastián kalea 1
01010 VITORIA-GASTEIZ 

Telefonoa 945 016379/945 016396
Fax  945 019560
e-mail defentsalehia@ej-gv.es