Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Ekonomia
  4.  
  5. Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua

hobetzen lagundu

Lehiaren defentsarako euskal zerbitzuaren irudia
Lehiaren Defentsarako Euskal Servitzua
Kolusiozko jarrerak


Lehia eragotzi, murriztu edo faltsutzeko ondorioa dakarten edo ekar dezaketen akordioak. Besteen artean

  • Prezioak ezartzeko akordioak: salgai berdina ekoizten duten enpresari batzuk elkarrekin ados ipintzen dira haren prezioa ezartzeko hura ekoizteak nor berari zer kostu dakarkion kontuan hartu gabe.

  • Merkatuak elkarrekin banatzeko akordioak: salgai berdina ekoizten duten enpresari  batzuk elkarrekin ados ipintzen dira eremu geografiko  desberdinetan hura  banatzeko baina bakoitza bestearen eremuan sartu gabe.

  • Baldintza desberdinak ezartzeko akordioak: txikizkari batek handizkari batekin adosten du beronek produzitzen dituen ondasunak eskuratzeko berari  ipinitako baldintzak baino gogorragoak beste txikizkari bati ezartzea.


Lehia eragotzi, murriztu edo faltsutzeko ondorioa dakarten edo ekar dezaketen  erabaki edo gomendio kolektiboak

  • Adibidez, enpresa elkarte batek bere elkartekideei gomendatzen diela prezio berdina ipintzeko, prezioak kopuru berdinean garestitzeko edo beren kontratazioetan baldintza berdinei jarraitzeko.

  • Arau-haustetzat joko da nahiz eta elkartekideek ere gomendioa ez bete.

Lehia eragotzi, murriztu edo faltsutzeko ondorioa dakarten edo ekar dezaketen jardunbide itunduak edo jakinaren gainean pareloki eginikoak

  • Edozein jokabide baldin eta  merkatuaren egituraren arabera berez ulergarriak ez diren baldintzetatik eratorritakoa bada eta baldintza horien arabera enpresen artean frogatu eziniko akordioak daudelako usterik egon badago.
Laguntza-materiala

pdfArt.1 15/2007 Legea (23,6Kb)


Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua

Donostia-San Sebastián kalea 1
01010 VITORIA-GASTEIZ 

Telefonoa 945 016379/945 016396
Fax  945 019560
e-mail defentsalehia@ej-gv.es