|
Jardunbidea
Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak (LDEZ), bere kabuz (ofizioz edo Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak (LDEA) eskatuta) edo salaketaren bidez, hasiera ematen dio debekatutako jarduerei buruzko prozedurari.
Edozeinek aurkez diezaioke salaketa bat edo informazioa eman LDEZri eta honek, jokabide horiek daudenaren arrazoizko zantzuak daudela ikusten duenean, espedienteari hasiera emango dio.
LDEZk arau haustearen zantzurik ez dagoela baderitzo, LDEA-ri egintzak artxibatzeko proposatuko dio.
Aitzitik, LDEZk espedienteari hasiera ematea erabakitzen badu, izapideak egin eta gero, espediente hori LDEAra bidaliko du eta aztertutako jokabideak, horien aurrekariak eta egileak, merkatuan izandako eraginak, bere iritziz egintzek behar duten kalifikazioa eta Auzitegira igortzen den proposamena adierazten dituen txostena erantsiko dio, Auzitegiak dagokion erabakia har dezan.
|