Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Ekonomia
  4.  
  5. Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua
 

Gure azkeneko berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

Lehiaren defentsarako euskal zerbitzuaren irudia
Lehiaren Defentsarako Euskal Servitzua
errukitasun programaErrukitasun programa
 


Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 3ko Legeak errukitasun programa sortzen du, kartel batean parte hartu duten enpresei edo pertsona fisikoei zuzenduta.

 Programa hau Europako Erkidegoan indarrean dagoena bezalakoa da. Honen arabera, kartel baten partehartzaileak zigorra jasotzetik libratuko dira ondokoa egiten badute: kartela salatu, ikerketarako froga mamitsuak aurkeztu eta debekatutako jarduerak egiteari uztea. Hau guztia, debekatutako akordioaren bultzatzaileak izan ez badira. Era berean, zigorraren diru-kopurua gutxituko zaie libratzeko baldintza guztiak betetzen ez dituztenei. 

Legearen arabera honako hau joko da karteltzat: bi lehiakide edo gehiagoren isilpeko akordioa, salneurriak edo ekoizpen- edo salmenta-kuotak finkatzeko, merkatuak (iruzurrezko enkanteak barne) banatzeko edo inportazioak edo esportazioak murrizteko. Jarduera hauek oso larriak dira, Legearen 62.4.a) artikuluak xedatutakoaren arabera. Arau-hausleei (eragile ekonomikoak, enpresak, enpresen elkarteak edo batasunak nahiz taldeak) isuna jarri zaien ekitaldiaren aurrekoan guztira izan zuten negozio-bolumenaren ehuneko 10era arteko isuna ezarriko zaie.

 Errukitasun eskaeren izapidetzea (83,5 KB)

 15/2007 Legearen 65 eta 66 artikuluak (36,3 KB)

 Art. 46 a 53 Real Decreto 261/2008 Errege Dekretuaren 46 artikulutik 53ra (49,1 KB)

  • Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia

Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua

Donostia-San Sebastián kalea 1
01010 VITORIA-GASTEIZ 

Telefonoa 945 016379/945 016396
Fax  945 019560
e-mail defentsalehia@ej-gv.es