Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Ekonomia
  4.  
  5. Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua
 

Gure azkeneko berriak jaso nahi badituzu, harpidetu

Lehiaren defentsarako euskal zerbitzuaren irudia
Lehiaren Defentsarako Euskal Servitzua

eginkizunakEginkizunak


Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuaren eginkizunak Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak izango dituen eginkizunak ezartzeko den apirilaren 12ko 81/2005 Dekretuan jasota daude. Dekretu hori martxoaren 4ko 36/2008 Dekretuak aldatu du.

81/2005 Dekretuaren 13. eta 18. artikuluetan, 36/2008 Dekretuaren arabera, jasota daude Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren eginkizunak. Hona hemen aipagarrienak:



  • Ofizioz, norberaren ekimenez, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak eskatuta edo salaketa bidez, lehiaren jokaera murriztaileen ziozko zehapen prozeduren instrukzioa, ikerketa eta ebazpen-proposamena egitea; gainera zehapen espedienteen instrukzioan gerta daitezkeen gorabeheren gainean ebatzi eta kautela-neurriak har daitezen proposatuko du.

  • Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak bere zehapen ebazpenetan ezarritako betebeharrak betearazten eta betetzen direla zaintzea. Alabaina, horiek betetzen ez badira Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiari proposatuko zaio hertsatzeko isunak jar ditzan.

  • Hertsatzeko isunak jartzea Lehiaren Defentsarako Zerbitzuarekiko lankidetza-betebeharra betetzen ez bada.

  • Enpresen edo enpresa-elkarteen ikuskapenak egitea.

  • Arbitraje-prozedura bideratzea, baldin eta eskumendetasunaren xedea Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaren defentsarako arloko araudia aplikatzea bada.

  • Lehia eraginkorra bultzatzeko beste eginkizun batzuk betetzea:

    • Sektore ekonomikoei eta merkatuei buruzko txosten orokorrak egitea, lehia askea oinarritzat hartuta.
    • Sektore publikoaren jardunari buruzko txostenak egitea, baita lege-mailako arauen arabera aplikagarriak diren merkatuetan lehia eraginkorra mantentzea eragozten duten egoerei buruzko  txostenak ere.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoei lehiaren defentsarako arloaren inguruko txostenak eta/edo gomendioak zuzentzea.
igo Laguntza materiala


 81/2005 Dekretua (150 KB)

 36/2008 Dekretua (150 KB)

  • Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia

Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua

Donostia-San Sebastián kalea 1
01010 VITORIA-GASTEIZ 

Telefonoa 945 016379/945 016396
Fax  945 019560
e-mail defentsalehia@ej-gv.es