|
Araudia
Lehiari buruzko politikaren berrikuntza garrantzitsu bat eman da. Lehiari buruzko Europar Batasuneko Zuzenbidea berriztatzen nagusi izan den oinarrizko testua hau da: Europar Batasuneko Itunaren (EBI) 81. eta 82. artikuluetan jasotako lehiari buruzko arauak aplikatzeari dagokion 2002ko abenduaren 16ko Kontseiluaren 1/2003 Erregelamendua (EB).
1/2003 Erregelamendua (pdf 200KB)

Oinarrizko arauak honako hauek dira: Lehia Defendatzeko uztailaren 3ko 15/2007 Legea , uztailaren 17ko 16/1989 Legea indargabetu zuena, eta 261/2008 Errege dekretua , otsailaren 22koa, Lehia Defendatzeko Erregelamendua onartzen duena.
Era berean, Estatuak eta autonomia-erkidegoek lehia babesteko dauzkaten eskumenak koordinatzeko otsailaren 21eko 1/2002 Legea aplikatzen da. Lege h au Auzitegi Konstituzionalaren 208/1999 epaiaren ondorioz eman zen, honek autonomia erkidegoei lehiari buruzko eskumenak aitortu baitzizkien. Lege hau dela eta, autonomietako gobernuak beraien lehiaren defentsarako organo propioak sortzen joan dira.
15/2007 Legea (pdf 748KB)
261/2008 Errege dekretua (pdf 197KB)
1/2002 Legea (pdf 54KB)

|