|
Izartu 2001-2005
Euskadi 2000Hiru Ekimenaren estrategia aktiboak helburu hirukoitza duoinarrian: konbergentzia erreala, gizarte-kohesioa eta modernizazioa. Beraz, ekimen honek, enpleguaren eta errentaren bidez, konbergentzia erreala lortzea du xede: gizarte- eta lurralde-kohesioa, bizi-kalitatea eta modernizazioa. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak ekimen berritzaile bat aurkeztu du, egoera okerrenean dauden eremuetarako eskuartze-eremu berri bat, oinarritzat hrialdeak biziberritzeko politika osoa, azken buruan toki-administrazioak euskarri dituena. Eremu berri honek –Euskal Autonomia Erkidegoko Hirialdeak Biziberritzeko Plan Osoa – honako behar honi egiten dio aurre: gizarte-kohesioko sektorekako politikak higatuen dauden eremuetarako ekimen eta neurri integralagoekin osatzeko beharrari.
Xede horrekin, Izartu programa honetan datza: toki-administrazioek aurkeztuta, Euskadiko hirigune higatuak biziberritzeko ekimen integral eta integratuen aldi bereko finantzazioan, funts ez-ohiko baten bidez. Programa honen berrikuntza, bereziki, bi puntu hauetan dago: higatutako hiriguneen berreskurapen-integralerako ekimenak landu eta burutzea toki-eremura transferitzen da, eta, aurreko ikuspegiekin ez bezala, ez dira bereizita dauden ekimen sektorialak edo tokiko erakundeen gainetiko instituzioen eskumenak; alta, programa integratuak dira, eta, beraz, tokiko erakundeen eskumen-esparruen barruan sartzen diren lan-ildoak eta proiektu artikulatu eta osagarriak dira, eremu horietako arazo jakinei era globalean ekiten dietenak. Programaren xede nagusia, beraz, EAEn lurralde-, ekonomia- eta gizarte-egituraketa eta -kohesio handiagoa lortzea da.
Programak eragin inbertitzaile nabarmena izan du Euskadiko udaletan. Izan ere, ekimen honen 2001-2005 lehenengo deialdian, udalek egin zuten laguntza finantzarioaren eskaera 61.000 milioi pezetatik gorakoa izan zen, eta, horri, Eusko Jaurlaritzak hasierako 15.000 milioi pezetako diru-hornidura handituz erantzun zion, eta gaur egungo 25.000 milioi pezetan ezarri (150 milioi €).
Guztira, 88 udalerriri dagozkion biziberritze urbanorako 119 programa integral dira IZARTUk laguntzen dituenak. Bere aldi bereko finantzazioaren mugetan, guztizko ahalegin inbertitzailea 37.000 milioi pezetakoa da (221 milioi €) diruz lagun daitezkeen ekimenetan, eta horrekin, aurreikusita zegoen azken inbertsioa laukoiztu egin da.
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN
Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea / Ogasun eta Herri Administrazio Sailburua
|