|
Berriak
2009/07/02
Lehiari buruzko uda ikastaroa
Ekainaren 29 eta 30ean eta uztailaren 1ean, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen barnean honako ikastaro hau eman da: Zerbitzuen sektorea lehiaren araudiaren aurrean: erronkak, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiko kidea den Juan Luis Crucelegui Garatek zuzendua. Jorratutako gaiak ondokoak izan dira: merkatal banaketa eta lehia askea; lanbideak eta elkargo profesionalak lehiaren zuzenbidearen aurrean; eta lehiaren zuzenbidearen eragina futbol profesionalean. Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuko kide batek parte hartu du “Elkargo profesionalak eta lehia” izeneko mahai-inguruan. Han euskal Elkargo ofizialen Estatutu eta gainerako araudia lehiari buruzko araudiarekin bat etortzeko euskal Zerbitzuaren jarduerei buruz mintzatu da.
2009/03/16
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak Hitzarmen Bidezko amaieraren bidez ebatzi du Zesta Puntako espedientea.
LDEAren Ebazpen honen bidez, zehapen-espediente bati zigorrik gabeko amaiera eman zaio, espedientearen barruan zeudenek konpromiso batzuk aurkeztu zituztelako lehiaren aurkako arazoak ezabatzeko.
Hori horrela, Euskadin zesta profesionala sustatzen duten bi enpresen- Eusko Basque-Master Jai eta Jai Alive- tirabiren eta harreman txarren egoera konpondu da. Halaber, bultzada handi bat eman zaio kirol-modalitate honi, zeina ezagunena baita munduan euskal pilotaren barruan dauden modalitateen artean.
Hemendik aurrera, bai EITB ente publikoak bai zesta puntako bi enpresek, irizpide garden eta objektiboez aritzeko konpromesua hartu dute, eta baita Zesta Puntako Euskal Liga sortu eta garatzeko azterketa egiteko ere.
2009/02/18
Futbola eta Lehiakortasuna: Ikus-entzunezko eskubideak eta arauak.
Datorren 2009ko martxoaren 13an, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak Lehiaren Eguna ospatuko du Bilbon (Ercilla Hotelean),arratsaldeko 4etatik 8ak arte.
Jardunaldiaren izena honako hau izango da: “Futbola eta Lehiakortasuna: Ikus-entzunezko eskubideak eta Arauak” eta ondorengo erakunde hauek izango ditugu gure artean: Mediaproducciones, S.L., Real Madrid, Futbol profesionaleko Liga Nazionala, Lehiaren Batzorde Nazionala, Bilboko Athletic Klub eta Espainiako Futbol Errege Federazioa.
2009/02/10
"Igogailuen instalazioa eta mantentze-lana Euskal Autonomia Erkidegoan. Azterlan juridiko-ekonomiko eta lehiakoa" azterlana argitaratu da.
Azterlana Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak benetako lehia sustatzeko egiten dituen ekintzen barnean kokatzen da.
Azterlanak, bi merkatuen integrazio bertikalaren dinamika progresiboa egiaztatu du, hau da, instalazioa eta mantentze lanarena. Joera horren atzean dauden faktoreak ugariak dira, bai interes ekonomikokoak, bai teknologia eta lehiakortasun alorretako eskakizunak baita izaera operatiboa dutenak ere. Aipatutako bilakaerak merkatu hauek lehiaren defentsaren ikuspuntutik aztertzea eragin du. Horrela, integrazio bertikala, merkatuan sartzeko oztopoak eta beste alderdi batzuk, hala nola, mantentze-kontratuak, aztertu dira.
2009/01/10
EAE-ren Lankide-elkargoak: Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuaren jardunketak
Lehiaren Defentsarako Auzitegiaren 4/2008 Ebazpena dela-eta, Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak (LDEZ) hainbat jarduerari ekin dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-elkargoek borondatez Lehiaren Defentsarako Legeko (LDL) 1. edo 2. artikuluek debekaturiko jokabideak euren eremutik kanpora uzteko behin betiko. Jokabide hauen artean, besteak beste, indargabetu behar dira prezioen talde-gomendioei dagozkien ogibidesarien orientazio-baremoak edo gehiegizko ikus-onespenerako prezioak eta baldintzak.
Lanbide-elkargoek haien estatutuak, akordioak, erabakiak eta gomendioak LDLren xedapenetara egokitu behar dute, beti zentzuzko epean. Lan horretan, nahi izanez gero, elkargoak LDEZ-ren laguntza izango dute. Aipatutako epe hori igarota, LDEZk instrukzioa egingo du eta Auzitegiak zigor-espedientea ebatziko du LDLren arau-hausteak egiteari utzi ez dioten lanbide-elkargoen kontra.

|