LEHIAREN DEFENTSA EUSKADIREN SARRERA
Lehia, hazkundearen, enpleguaren eta ongizate motore gisa
Kontsumitzaileok eta enpresek ondasunak eskuratu eta zerbitzuak erabiltzen ditugu merkatuetan. Merkatu librearen sistemaren esparruan, gure nahi eta beharretara hobekien egokitzen diren erabakiak hartzeko eta unean une kalitatearen eta prezioaren arteko oreka lortu ahal izateko, lehia bermerik onena bilakatu da.
Alde batetik, lehiaren testuinguruak enpresak sustatzen ditu euren produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetu ditzaten, baita prezioak egokitzeko ere. Honela, lehia eragile garrantzitsu bilakatzen da berrikuntzarako, aurrerapen teknologikorako eta produkzio baliabide eraginkorragoak lortzeko.
Bestalde, lehiak ondasunen eta zerbitzuen prezioaren jaitsieran eragin nabarmena izaten du, errenta baxuagoak dituztenentzat eskuragarri bihurtzen dituela. Langileek kontsumitzen dituzten ondasunen eta zerbitzuen prezioen jaitsieraren ondorioz, beraien benetako soldata handitzen da, eta aldi berean, ohiko gurpil zoroan sartzea saihesten da, hau da, soldata nominalen igoera, ekonomiaren lehiakortasunaren galera, hazkunde tasa murritzagoa, langabezi tasa altuagoa eta erosteko ahalmenaren jaitsiera osatzen dutena, alegia.
Lehiaren Defentsa: Politika ekonomikoa eta soziala
Merkatuen norgehiagokak gizarte osoari zenbait onura badakarkio ere, batzutan, eragile ekonomiko partikularren interesek lehiari oztopo batzuk ipini ahal dizkiote herritar guztien interesen aurka doazenak. Hau dela eta, kasu horietan lehiaren defentsarako agintariek parte hartzea beharrezkoa izaten da merkatuen lehiaren jarduera bermatzeko, honen onurak gizarte osoan zabal daitezen.
Lehiaren Defentsarako Euskal Sistema
81/2005 Dekretuak, apirilaren 12koa; Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortzen duenak eta Euskal Autonomi Erkidegoaren Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren eginkizunak zehazten dituenak, lehiaren defentsarako euskal sistemaren oinarriak ezarri zituen.
LDEZ eta LDEAk, uztaila 3ko 15/2007 Lehiaren Defentsarako Legea betebehartzen dute beren eskumenen esparruan.
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak martxan egon diren bitartean lortu duten esperientzia kontuan hartuta, eta araudi berriaren aldaketen ondorioz, 81/2005 Dekretua aldatu behar da, lege-esparru berrira egokitu behar delako, eta horietako bakoitzak izango dituen eginkizunak argitu eta arrazionalizatu behar direlako.
Ondorioz, 36/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, Lehiaren Babeseko Euskal Auzitegia sortu da.