INTRODUCTION TO TRANSNATIONAL COMPETITION LAW.
LEHIA- ZUZENBIDEA SUSTATZEARI BURUZKO IKASTAROAREN DESKRIBAPENA.
2011KO urtarrilean Lehia Zuzenbidea sustatzeari buruzko ikastaroa egin du Deustuko Unibertsitatean, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiaren babespean, eta INTRODUCTION TRANSNATIONAL COMPETITION LAW izan du bere izena.
Ikastaro hori European Master in Transnacional Trade Law and Finance masterraren barruan eman du, Lehiari buruzko ionarrizko modulua (orain egiten dabiltzana) eta modulu aurreratua eskaintzen direla bertan.
Europako Batzordeak ERASMUS MUNDUS kalitatea aitortu zion EMTTL masterrari eta, beraz, munduko hainbat lekutakoak dira ikasleak. Horrexegatik eman zaio ikuspegi transnazionala, eta eskolak ingelesez ematen dira.
Oraingoan, bai akademia-eremuan eta bai eremu profesionalean ere mundu-mailan izen handia duten profesionalek eman zuten modulua, besteak beste San Francisco, Gibson Dunn eta Ombudsman unibersitateetatik etorrita. Gainera, Jean Monnet katedraren antolaketa- laguntza zuen moduluak, " The European Union and Transnational Trade Law. The world open to dialogue".
Kurtso honetara lau kontinentetako (14 herrialdetako) 24 ikasleak parte hartu zuten.
UNIDROITeko idazkaria den Alexandra Zanobetti andreak itxi zuen ikastaroa.