Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 8a (pdf 58 KB)
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak (LDEA) Altube Unibertsitate Elkarteak eskatuta egin zen unibertsitateko ikasleen errepide bidezko garraioari buruzko txostena argitaratu du. Bertan, erabilera bereziko horrelako garraio erregularra antolatzeko beharrezkoak diren administrazio-baimenak ematearekin lotuta Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailak egindako zenbait irregulartasun azaltzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 8a ( pdf 24 kb)
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak (LDEA) lehia sustatzeko kanpaina abiarazi du EAEko ikastetxe guztietan, ikastetxeetan nahitaez erabili beharreko materialen eta uniformeen banaketa eta salmenta liberalizatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 3a (pdf 57 kb)
Enpresa-erakundeen eta langile-sindikatuen arteko topagunea sortzea sustatuko du LDEAk, elkarrekin azter dezaten negoziazio kolektiboari eta, bereziki, hitzarmen kolektiboei eragiten dieten mugak, lehiaren defentsari buruzko araudia aplikatzearen ikuspegitik.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 22a (pdf 93 kb)
Lehiaren defentsarako Euskal Auzitegiak zehapena ezarri dio Osasun-Laguntzarako eta Osasunerako Erakunde Pribatuetako Traumatologoen Gipuzkoako Elkarteari, Lehiaren Defentsari buruzko Legea hausteagatik
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 1ean (pdf 24 kb)
Joseba Andoni Bikandik hartu du Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiaren lehendakaritza.
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak (LDEA) ebazpena egin d u, Euskadiko Ehiza Federazioak lehiari buruzko araudia hautsi duela adieraziz. Izan ere, Federacio-Lizentziari lotutako nahitaezko asegurua askatasunez kontratatzea eragotzi die federatuei.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 15an (pdf 27 kb)
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak ebazpen bat eman du Telefónica de España enpresari 2.398.297 euroko isuna eta Telefónica Móviles enpresari 975.000 euroko isuna jartzeko, beren nagusitasun-egoeraz neurriz kanpo baliatuz, Euskaltel telefonia mugikorreko operadorea merkatutik kanpo uzten ahalegintzeagatik.
Lehenbiziko aldiz Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak asfaltoen alorreko enpresen aurkako espediente zigortzaile batean darabil isuna murrizteko helburuz hitzarmendutako prozedura.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko azaroaren 6an (pdf 27 kb)
Lanbide elkargoek sei hilabete dituzte beren estatutoak eta jarduerak lehiaren defentsarako legearekin bat etortzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 17a (pdf 27 kb)
Arau-hausteak aitortzen dituzten enpresek zehapenaren murrizketa adostua lortu ahalko dute.