AGUR INSTITUZIONALA
Lehia da merkatuaren ekonomia sozialaren printzipio gidari. Bai teoriak bai bilduriko esperientzia ugaria askoak erakusten dute ezen merkatuetan egiaz bada lehia librerik, orduan enpresa eta kontsumitzaileak profitatu egiten direla prezio apalagoez, hautatzeko posibilitate handiagoez eta klientearendako arreta hobeaz. Horretaz gain, enpresa berriei errazago gerta ohi zaie lehia librea den merkatuetara sartzea.
Ekonomia bere osoan hartu eta gauzei haren ikuspunturik so eginez, esan liteke lehiak faboretu egiten duela inflakzioaren jeistea, esportazioen emendatzea, hazkunde ekonomikoa handiagoatzea eta enpleguaren hazte egonkorragoa. Beraz, laburrera ekarririk, benetako lehia izateak ongizatearen eta herrien aberastasuna goratzearen alde egiten du.
Lehiaren defentsaren sorburua aurkitzeko, XIX. mendearen azkenetara jo beharko genuke. Hain zuzen ere, 1980an promulgatu zen Estatu Batuetan Sherman Act, merkatuen funtzionamentua kontrolatu beharra azaltzen zuen lehen testu legala, botere publikoei eskatzen zitzaielarik manten zitzatela halako baldintzak zeinek, ondorenez, merkatuko indarrei lehia efikazaren garapena permiti ziezaieten.
Europar Batasunaren baitan, lehiaren defentsarako politika eratu eta antolatu izan da "giltzarri" gisa barne merkatu bakarreranzko bidean. Tratatu konstitutiboek bere gorputzera disposizio zenbait ekarri zituzten, guztiek ere xede zuten antitrust konduktak kontrolatu eta eragozteko politika egitea, laguntza publiko estatalen ematea kontralatu eta mugatzea. Ondoren, 1990.az geroztik, kontrol sistema bat ezarri zen dimentsio komunitarioko kontzentrazio enpresarialerako operazioetan.
2004ko maiatzaren batetik hara, orduantxe zabaltzen baita Batasuna 25 estatu bere barruan hartuz, Europar Batasuneko lehiaren defentsarako politikak erreforma prozesua eta berorren aplikazioan deszentralizazioa izan du. Aplikazioko eredu berriak, bere oinarri juridikoa Kontseiluaren 1/2003 Erreglamentuan duelarik, enpresei errepontsabilitate handiagoa otorgatzen die beren kondukten ebaluazio orduan eta lehiaren autoritate nazionalak eta jurisdikzio nazionalak jartzen ditu, Europear Batzarrearekin batera, haren aplikazioaren bermatzaile.
Politika honen garrantzia argiro asko ageri da urterik urte handituz doazen xedapenetan; xedapen aplikazioen ardura duten erakundeek (komunitario eta estatal) hartuetan.
Muga estatalen barruan, lehiaren defentsarako disziplina gazte samarra da baldin eta aintzatan hartzen bada berorren ezarpen praktikoa hasi zela estatu espainiarra Europako Komunitate Ekonomikoan sartu zenean, 1986ko urtarrilaren batean beraz. Merkatu komunera sartzeak galdegiten zuen lehiaren defentsarako sistemaren bat praktikan jarri beharra barne merkatu estatalari zegozkion kondukta enpresarialak kontrolatzeko. Lehiaren Defentsarako 16/1989 Lege uztailaren 17koak permititu egin du lehiaren defentsarako eredu estatal bat garatzea, eredu europarra konplementatzen duena. Egun, arau hau erreforma bete-betean da, horren asmo izanik lehiaren defentsarako sistema estatala egokitzea eredu komunitarioa erreformatu izatetik datozen ondorenetara.
Azken 4 urteotara arte, ordea, sistema espainiarraren ezaugarri izan da zentralistegi izatea eta eraginkortasun txikikoa. Haren esperientzi praktiko laburra eta haren aplikazioa organismo bakarrean kontzentratu izana dira haren izatearen berri inor gutxik jakitearen kausa. Bestalde, nabaria da lehiaren kulturaren eza, eta horrek badu eraginik gure merkatuetan diharduten agente ekonomiko eta sozialen parte handi batean.
Baina halabeharrez, Auzitegi Konstituzionalaren 1999ko ebazpenak, erresolbatzen zuelarik Eusko Jaurlaritzak eta Catalunyako Generalitateak jarritako inkonstituzionalitate errekurtsu bana, Erkide Autonomei bidea ireki zien hauek izan zezaten zeinek bere lehiaren defentsarako organoa. Lehiaren materian, Estatuaren eta Erkidego Autonomoen eskumenen koordinaziorako 1/2002 Legea hartu zenaz geroztik, Estatuan lehiaren defentsarako deszentralizazio prozesua abiatu da, lehiaren defentsarako autoritate autonomikoak sortu izan dira. Horrek, dudarik gabe, diren gabeziak asetzen eta efikazia handiagoz dotatzen kontribuituko du.
Estatuan abiaturiko deszentralizazio prozesuak, egundaino, lehiaren defentsarako autoritateen kreazioa ekarri du : Catalunyan, Galizian, Madrileko Erkidego Autonomoan, Extremaduran, Gaztela eta Leonen, Valentzian, Murtzian, Kanarietan eta Euskadin.
Lehiaren Defentsarako Euskal Sistema eratu zen 2006ko martxoan egitura organiko dualez, hots, bitarikoz. Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua da espediente zehatzaileen ikerkuntza, instrukzio, jarraipen eta artapen egiteko organoa. Bere aldetik denaz, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak ebazpenetarako eskumenak ditu Lege estatalak debekaturiko kondukta kasuetan. Alabaina, funtzionamentuko lehen fasean garrantzia osoa ematen zaio lehiaren defentsararen tutoretza eta sustapen eginkizunei gizartearen arloetan. Horrez gain, azaldu behar da materia honetan funtzio kontsultiboak ere egiten dituela normatiba horren aplikazioarekin zerikusia duen alderdiren bat edo beste jakin nahi duen Euskadiko erakunde publiko eta pribatuentzat.
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak bere lehen memoria honetan aurkezten du Euskadin lehiaren defentsarako autoriatearen funtzionamentutan jartzea eta 2006ko urtean buruturiko egintzak, martxoaren lehenaz geroztikoak, orduantxe hasi baitzen bere ekina.
Lehen hamar hilabeteotan izan ditugu, batetik, organismoaren aurkezpen, preparazio eta funtzionamendutan sartzeko eginkizunak, eta, bestetik, erakunde honi bere izatez dagozkion eginkizunak, hots, errepresentazio, funtzionamendu eginkizunak, nola eta ezarrita baitatoz Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortzeko eta Euskadiko Erkidego Autonomoan Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren funtzioen izendapenerako 81/2005 Dekretu apirilaren 12an.
Bere gorputzera erakunde berri hau sartu duelarik, Euskal Administrazioa dotatu da Lehiaren Defentsarako bere sistemaz. Berorren bidez merkatuetan esku har dezake lehiaren kontrako praktikak prebenitzeko. Sistema honek lan kontsultibo, formatibo eta sustapenezkoak ere egingo ditu, lehiaren kultura jakinarazteko sektore publikoan zein pribatuan; funtsean, gure sistema ekonomikoa hobeki ezagutzen laguntzeko.
2006KO EGINTZEN MEMORIA (420 KB- pdf)
2007KO EGINTZEN MEMORIA (1259 kB- pdf)
2008kO EGINTZEN MEMORIA (5,04 MB- pdf)
2009kO EGINTZEN MEMORIA (427 KB- pdf)
2010EKO EGINTZEN MEMORIA (642 KB- pdf)