Lehiaren Defentsarako Euskal Sistema
81/2005 Dekretuak, apirilaren 12koa; Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortzen duenak eta Euskal Autonomi Erkidegoaren Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren eginkizunak zehazten dituenak, lehiaren defentsarako euskal sistemaren oinarriak ezarri zituen.
81/2005 Dekretuak lehiaren defentsarako bi erakunde ezartzen ditu Euskadin: Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua (LDEZ), espedienteen instrukzioa, jarraipena eta zaintza dagozkiona, eta Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia (LDEA), jokaera debekatuen aurrean erabakiak hartzeko ahalmenaz gain aholku ematekoa eta zaintzekoa bere gain dituena.
LDEZ eta LDEAk, uztaila 3ko 15/2007 Lehiaren Defentsarako Legea betebehartzen dute beren eskumenen esparruan.
261/2008 errege dekretua, otsailaren 22koa; horren bidez onetsi da Lehiaren Defentsari buruzko Erregelamendua.
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak martxan egon diren bitartean lortu duten esperientzia kontuan hartuta, eta araudi berriaren aldaketen ondorioz, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia sortu duen eta Lehiaren defentsarako Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan izango dituen eginkizunak ezarri dituen apirilaren 12ko 81/2005 Dekretua aldatu behar da, lege-esparru berrira egokitu behar delako, eta horietako bakoitzak izango dituen eginkizunak argituko eta arrazionalizatu behar direlako. Izan ere,Estatuko lege berriak areagotu egin ditu lehiaren defentsarako autonomia-organoek dituzten eginkizunak; horretarako, euskal organoei egokitu zaizkien eskumenak dagokien moduan esleitu behar diskie legeak lehenik, funtzionamendu-egitura eraginkorra izan dadin eta lehia sustatzen duen egitura aktiboa, betiere, Estatuko legeak ematen dituen jardunbide berrien bitartez. Ondorioz, 36/2008 Dekretua, Lehiaren Babeseko Euskal Auzitegia sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan Lehiaren Babes Zerbitzuaren eginkizunak ezarri zituen dekretua aldatzeko dena, agertu da.
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia
LDEAren egoitza Gasteizen dago eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan eragina duten jarduera pribatuen eta Euskal Administrazioaren arau xedapenen gaineko eskumena du.
LDEA ez dago Euskal Administrazioaren egitura hierarkikoaren barruan eta, hortaz, bere eginkizunak betetzen ditu bere buruaren jabe, aipaturiko administrazioarekiko loturarik eduki gabe eta ordenamendu juridikoak agintzen duenari erabat eutsiz.
LDEA hiru kidek osatzen dute, zuzenbide, ekonomia edo antzeko arloetan ospe handia duten profesionalen artean hautatuak. Karguak sei urte iraungo du eta izendatuek, gehienez, bertan bi aldi eman ahal izango dituzte. LDEAko kideak kargu uztera behartuak izan daitezke bakarrik legeak zehaztutako arrazoien bat ageri bada eta, horrek nolabait dagokien jardueraren independentzia bermatzen du. Halaber, LDEAko hiru kideak txandaka izango dira lehendakari, lehendakaritza-txanda bi urtekoa delarik.
29/2006 Dekretuak, otsailaren 21ekoa, Juan Luis Crucelegui Gárate, Javier Berasategi Torices eta Joseba Andoni Bikandi Arana LDEAren kide izendatu zituen eta.
154/2010 Dekretuak, ekainaren 8koa, Mª Pilar Canedo Arrillaga, LDEAren kide izendatu zuen eta.
Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua
LDEZren eginkizunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren baitan eratutako unitate berezi batek beteko ditu eta, unitate horrek gorde egin beharko ditu independentzia eta konfidentzialtasun arauak, alegia LDEAk ere gorde beharrekoak.
Dagokion ikerketa jarduera gauzatzeko, LDEZk enpresak behartu ahal izango ditu nahitaezkoa izan dadin edozein informazio ematera eta halaber, aldez aurretik jakin arazi gabe, enpresen egoitzetan ikuskapenak egin ahal izango ditu.
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiaren eginkizunak
1. Eginkizun erabakitzailea
LDEAk, Lehiaren Defentsarako Legeak aurreikusten duenaren arabera, lehia murrizten dituen jardueren aurrean aurkitzen garen ala ez erabakitzen du eta, jarduera murriztailea izanez gero dagokion isuna ezartzen du. Lehia murrizten duen jarduera baten ondorioz kaltetua gerta daitezkeen pertsona, enpresa eta elkarte guztiek eskubidea izango dute LDEAk beraien kasuak aztertzeko eta argitzeko.
2. Aholku-emailea
LDEAk lehiarekin lotuta dauden txostenak egingo ditu, berezko ekimenak direnean, edo Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzako sailek, Foru Aldundiek, Euskal Autonomia Erkidegoko toki korporazioek, beste herri administrazio batzuek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritzako ganberek, enpresa elkarteek, sindikatuek edo kontsumitzaile eta erabiltzaile elkarteek eskatzen diotenean.
3. Babes eginkizuna
LDEAk merkatuen jarduera zainduko du LDEZren bitartez, honi ikerketak hasi ditzala aginduz. Halaber, lehia murrizketa ematen den kasu jakinetan, Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udalei proposamenak luzatu ahal dizkie, arauek edo ekintza administratiboek sortutako lehiaren murrizketa alda edo zuzendu ditzaten.