Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Funtzio publikoa
W3C-WAI
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen lan-poltsak


funtzio publikoaren sailburuordearen 2009ko otsailaren 16ko ebazpena  ren bitartez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitara emateko agintzen da, 2008an eginiko zerbitzuak berriro barematu ondoren, (EAEko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko Akordioaren 26. artikulua).

Puntuazioak gehitu egin dira balioztatu daitezkeen eginiko zerbitzuen arabera, 0,003 puntu lanean emandako egun bakoitzeko.

Eginiko zerbitzuek, aintzakotzat hartzeko, ondorengo baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Bitarteko funtzionario-izendapenaren edo epe jakin bateko iraupenerako lan-kontratuko kontratuen edo txanda-kontratu baten bitartez betetakoak.
  • Lan-baldintzak funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Hitzarmenaren bidez edo Lan-kontratuko Langileen Hitzarmenaren bidez arautuak izatea, bi hitzarmen horiek EAEko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomiadunen zerbitzuko langileentzakoak direlarik.
  • 2007.01.01 eta 2007.12.31 bitartean, biak barne egindakoak.
  • Lan-poltsaren kidego (edo antzeko lan-kategoria), lanpostu edo lan-kategorian.

Funtzio Publikoaren sailburuordearen 2009ko otsailaren 16ko Ebazpenaren bitartez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitara emateko agintzen da, 2008an eginiko zerbitzuak berriro barematu ondoren, EAEko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko Jaurlaritzaren Kontseiluaren Akordioaren 26. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aipaturiko Ebazpenaren aurka Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea ematen da.

Jarri diren errekurtsoak Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren aginduek ebatzi ondoren eta geroago aipatzen diren lan-poltsetan gertatu diren aldaketen ondorioz, honako lan-poltsa hauek argitaratzen dira:

700215        Kanpo Harremenetarako Teknikari especialista
700263        Mantenimenduko Teknikaria
799247        Hezitzailea
799248        Gizarte Langilea
799249        Peritu Judiziala
799252        Autopsia-Laguntzailea
799337        Hezitzailea
799906        Ikuskatzaile
799907        Elkarrizketa Egilea
510590        Medikua
510601        Argitalpenen Arduraduna
511720        Giza Baliabideetako Teknikaria
A01EU        Administrazioko Goi-Mailako Kidegoa
A02EU002   T.G.M.Aukera:Biologian Lizentziatua
A02EU020   T.G.M.Aukera: Medikuntzan Lizentziatua
A02EU010   T.G.M.Aukera:Zuzenbidean Lizentziatua
A02EU022  
T.G.M.Aukera: Kikimikan Lizentziatua
A02EU018   T.G.M.Aukera: Geologian Lizentziatua
A04EU030   E-M.T.Eskala: Hizkuntz Normalkuntzarako
A04EU048   E-M.T.Aukera: Obra Pub.I.T. Eraikuntza Zibiletan
A05EU        Administrazio-Kidegoa
A07EU        Administrazio-Laguntzaileen Kidegoa
A08EU        Menpeko Langileen Kidegoa

 

Lan-poltsa berriak

 

Ebazpena, 2008ko irailaren 25ekoa, funtzio publikoaren sailburuordearena, auzitegiak emandako epai baten arabera administrari laguntzaileen kidegoko lan-poltsan 23 pertsonei alta emateko dena.

Ebazpena, 2009ko apirilaren 23koa, Funtzio Publikoaren Sailburuordearena 2000. urteko Enplegu Publikoko Eskaintzaren prozeduran hainbat epai betetzearen ondorioz Administrazioko Goi‑mailako Kidegoari eta Zuzenbidean Lizentziatuen Goi-mailako Teknikarien Kidegoari dagozkien lan-poltsak argitatzea xedatzen duena.

 

 Araudia:

 

 

Azken eguneratzea: 2009/05/15