|
Anhivel enpresak oinarri anhidritoa duen ekomortairu % 100 autonibelatzailea merkaturatu du. Espainian lehen aldiz aurkeztu da produktua eta azpimarratzekoak dira eskaintzen dituen iraunkortasuna eta ezaugarri teknikoak eta termikoak. Ekomortairu berria eraikuntza-soluzio bikaina da azalera handietarako, zoru erradiatzaileetarako, birgaikuntzarako eta isolamendu akustikorako zein termikorako. Anhivel-ek eraikuntza iraunkorraren eta energia aurreztearen aldeko apustua egin du beraz.
Zementu-mortairuetan zementua erabiltzen da loki gisa. Anhivel-ek anhidrita, igeltsu anhidro bat, erabili du. Ekomortairua egiteko, anhidrita, hautatutako agregakin bat eta gehigarri batzuk nahasten dira. Gainera, lokia egiteko prozesuan ez da CO2 isurketarik egiten eta ez da natur baliabide gehigarririk kontsumitzen. Mortairu tradizionalaren tona baten ordez kontsumitzen den tona bakoitzak eraikuntza iraunkorraren aldeko apustua indartzen du.
ITURRIA: www.construnario.com , 2008/11/28
|