|
Eskualdeen Komiteak onartu duen dokumentua (pdf, 88 kb)
Eskualdeen Komitearen dokumentua terrorismoaren kontrako borroka indartzeko asmoz sortu dute, baita tokian-tokiko eta eskualdeetako erakundeek terrorismoa errotik kentzeko lanetan parte hartzeko ere.
Deklarazioaren hamazazpigarren atalean, "Estatu kideetan herritarrei maila lokalean galdeketa publikoa egitea gomendatzen du" Eskualdeen Komiteak, terrorismoari buruz tokian-tokian herritarrek dituzten esperientziak eta ideiak ulertzeko, baita estremismora bultzatzen duten arrazoiak ulertzeko ere. "Normalean bertako demokrazian parte hartzen ez dutenek parte hartzea erraztu behar dute Estatu kideek galdeketarekin eta konpromisoarekin".
Halaber, "terrorismoa eta indarkeridun estremismoa saihestea ezinezkoa da lege eta polizia baliabideekin bakarrik" agiriaren iritziz. "Gainera, errepresiozko neurriak beraiek bakarrik ez dira eraginkorrak izango" eta erradikalizaziora jotzeko eta terrorismoan sartzeko bereziki ahulak diren pertsonei ikuspegi positiboa eta gizartean leku bat emateko esfortzu bat egin behar dute herrialdeek deklarazioaren arabera.
Iñaki Aguirre Kanpo Ekintzarako Idazkari Orokorrak Eskualdeen Komitean parte hartu du eta azpimarratu du "herritarrei galdetzea europar gizartetik terrorismoari zilegitasuna kentzeko eta terrorismoa errotik kentzeko erreminta demokratikoa" dela uste duela Europak.
Guztiek Europaren ideia horri buruzko iritzi bera dutela nabarmendu du Aguirrek, eta PPk eta PSOEk ere Bruselan ideia horren alde daudela gaineratu du. Ondoren alderdi bi horiei galdetu die "ea zergatik Europan defendatzen duten hori, Europar Batasuneko herrialde guztientzat balio duen hori" zergatik ez duten defendatzen Euskadin.
"Nola da posible herritarrei demokratikoki galdetzea indarkeriaren aurka borroka egiteko baliogarria eta beharrezkoa dela esatea eta Euskadin PPk eta PSOEK Eskualdeko Komite bezalako erakundeetan onesten dutenaren alderantzizkoa esatea?", galdetu du Aguirrek.
Eskualdeek Komitearen agiria kide guztiek onartu dute aho batez.
|