|
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak abiarazi du interneten Europar Batasunari buruzko informazioa zabaltzeko zerbitzu berri bat, '12izar' izena duena:
http://www.euskadi.net/12izar
Edonork erabil dezake zerbitzua. Hala ere '12izar' eratu da batez ere Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES) osatzen duten erakundeetan eta erakunde horietako erabiltzaileengan pentsatuz. Beraz, Euskadiko Herri-Administrazioak, empresak, unibertsitateak, herritarrak,… dira sistemaren erabiltzaile nagusiak.
'12izar'-en helburua da aukera ematea Europar Batasunari buruzko informazio gaurkotuena azkar eta erraz eskuratzeko. Informazio hori sistematizatuta aurkezten da hainbat arloren arabera -berriak, legedia, jurisprudentzia, deialdiak...- eta hainbat gai ren arabera -nekazaritza, energia, ingurumena, garraioa...-
Informazioa eskuratzeko bestelako aukerez gain -Berriak, Bilaketa aurreratua...- '12izar'-ek Informazioaren Hedapen Selektiboan (IHS) -nahierako informazioa- harpidetzeko aukera eskaintzen du; nahi dutenek astero jasoko dute mezu bat postontzi elektronikoan, berak zehaztutako erabiltzaile-profilari dagokion asteko informazioarekin.
Zerbitzu berri honekin, Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez, teknologia berrien egungo garapenak eskaintzen dituen aukerak baliatu eta beste urrats bat eman nahi du euskal herritarrei Europar Batasunaren egoera hurbilagotik ezagutzen laguntzeko, Europako Informazioaren Euskal Sarea osatzen duten erakundeen arteko lankidetza esparruan.
(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)
|