BIZIGUNE - Etxebizitza hutsen alokairua
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak
Egitura atal kudeatzailea
Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden titulartasun pribatuko etxebizitzak alokairuko etxebizitzen merkatuan kokatu nahi dira, etxebizitza horien jabeei zein errentariei abantaiak sortuz. Jabeek errentak jasotzeko eta etxebizitza egoera onean mantentzeko bermea lortzen dute eta gainera, berrikuntzarik egin behar izanez gero, 18.000 euro arteko finantziazioa izango dute interesik gabe. Errentariek errentarako diru-laguntza jasoko dute, errenta errentarien sarreren %30a baino handiagoa izan ez dadin.
Nori Zuzendua
- Hutsik dauden etxebizitzen jabeak.
- Pertsonak edo bizikidetza-unitateak, baldin eta babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen Erregistroan (Etxebide) izena emanda badaude eta espresuki adierazi badute 'etxebizitza hutsa' programaren etxebizitza bat errentan hartzeko interesa dutela..
Araudia
316/2002 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, 'Etxebizitza Hutsaren Programa' sustatu eta bultzatzen duena, programa horren araubide juridikoa ezartzen duena eta 'Vivienda y Suelo de Euskadi S.A./Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA' (VISESA) Baltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen diona
AGINDUA, 2003ko apirilaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 'Etxebizitza Hutsaren Programaren' lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzkoa.
AGINDUA, 2004ko azaroaren 26koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, «Etxebizitza Hutsen Programa» esleitzeko baldintzei eta prozedurari buruzko aginduaren bigarren aldaketarena.
Harremanak norekin
Jabeentzako informazioa:
Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa (EASP): 900251251
Eskatzaileentzatko informazioa:
Arabako Lurralde Ordezkaritza: 945017700
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: 944031300
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:943022810
Informaziorako telefonoa: 012
Erantsi beharreko agiriak
A) Etxebizitza hutsen jabeak: 900 zenbakietara deitu
B) Eskatzaileak: ikusi eskabide-orria.
Eskabideak Aurkezteko Epea
Urte osoan zehar
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskatzaileek eskabideak aurkezteko lekua
ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Gran Vía, 85
48011 Bilbao
GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Andia kalea, 13
20004 Donostia-San Sebastian
Gaitutako erakunde laguntzaileen bulegoak:
BBk, Vital Kutxa, Kutxa eta Euskadiko Kutxa
Tramiteen deskripzioa
- Etxebizitza hutsen jabeak: Jabeek aldi baterako usufruktuaren bidez lagako dizkiote etxebizitzak Visesari.
EASPk eskainiko den etxebizitza bakoitzeko agiri bat egingo du. Bertan, gutxienez, hauek jasoko dira : eginiko tasazioaren emaitza, egin beharreko obren aurrekontu osoa, obrak egiteko behar den epea, eta baltuak etxebizitzaren titularrei egiten dien lagapen-proposamena. Proposamena onartzen baldin bada, lagapen-kontratuan jasoko da. Alderdi biek izenpetuko dute kontratua eta kontratuaren bitartez ahalmena emango zaio Visesari bai obrak egiteko, errentan jartzeko (EASPk edo jabeak egin ditzakete konponketak; azken kasu horretan, Visaseko teknikarien ikuskaritzapean).
- Etxebizitza errenta hartu nahi dutenak: Etxebiden izena amanda dauden pertsonei alokatuko die EASPk etxebizitza, baldin eta pertsona horiek babes ofizialeko etxebizitzen araudiaren arabera onuraduntzat hartzen badira. Etxebizitza bakoitzak bere esleipen-prozedura izango du, araudiak ezarritako irizpideen arabera.
EASPri gutxienez 5 urtez lagako zaio etxebizitza. Behin kontratua amaituz gero, VISESAk jabeari etxebizitza itzuliko dio zegoen baldintza berean.
Egitura Atal Ebazlea
Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa (EASP)
Ebazteko epea
Ez dago
Isilbidearen Ondorioak
Ez dagokio
Administrazio Bidearen Bukaera
Ez dagokio
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Ez dagokio
Formularioak
Eskabidearen formularioa
Bestelako Agiriak
Babespeko Etxebizitza Esleitzeko Zerbitzu Publikoa :www.etxebide.info
Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa: www.bizigune.eu
Oharrak
- Etxebizitzen jabeentzako oinarrizko informazioa:
- Bizigunek hutsik dauden etxebizitzen jabeei alokatzeko kontratua betetzeko berme osoa eskaintzen die, batez ere, errentak ordaintzearen aldetik eta etxebizitza mantetzearen aldetik.
- Etxebizitzan berrikuntzarik egin behar izanez gero, EASPk horren zenbatekoa aurreratu ahal du (18.000 euro gehienez). Kopuru hori jabeak kobratuko duen hileko errentatik kenduko da.
- Bizigunen etxebizitza bat ontzat emateko, gutxienez, ondoko baldintzak bete beharko ditu:
- Etxebizitza horrek ezin du BOEren kalifikazioa izan.
- Aurreko urtean ezin izan da okupatuta edo alokatuta egon.
- 120 m2ko azalera izan behar du gehienez.
- Bizi ahal izateko oinarrizko baldintzak bete behar ditu.
- Etxebizitzaren hileko errenta tasatua 660 eurokoa izango da gehienez. Errenta ez du errentariak ordaintzen, Visesak baizik; eta ez da errentariari kobratzen zaionaren araberakoa.
- Visesak aukeratuko du errentaria, eta jabeak ezin izango du kontrakorik adierazi.
- EASPk jabearen ardura hartuko du, errentariarekin erreklamaziorik edo arazorik izanez gero.
- Komunitatearen gastuak, OHZ, eta bestelako zergak jabeak ordainduko ditu. Horrek parte hartuko du auzokoen elkartearen bileretan.
- Hutsik dagoen etxebizitza alokatu nahi duten interesatuentzako oinarrizko informazioa:
- Ezin dira inongo etxebizitzaren jabeak izan, ez orain ez azken bi urteotan.
- Ezin izan diete babespeko etxebizitzarik esleitu azken bi urteotan.
- EAEn erroldatuta egotea, eta bertan gutxienez urtebetea eramatea.
- Urteko sarrerak 3.000 eta 21.100 euro artekoak izatea.
- Hasierako errenta bizikidetzaren unitatearen sarreren %30a izan behar da gehienez, betiere etxebizitzaren errenta tasatua gainditu gabe. Errenta urtero berrikusiko da.
- Hornidura gastuak (ura, argindarra, berogailua eta abar) errentariari dagozkio.
- Uko eginez gero, eskatzaileari baja automatikoa emango zaio Bizigunen. Bigarren aldiz, babespeko etxebizitzaren edozein aukeratan uko eginez gero, Etxebiden ere emango zaio baja.
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
21/10/2008