
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura
Berrikuntza eta Garapen Teknologikoko Zuzendaritza
Gerora itzuli beharreko aurrerakinen bidez nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan laguntzak ezartzea, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako jarduerak sustatu eta pizteko. Teknologia berriak erabiltzea eta produktu edo merkatu berriak sortzea dakarten proiektuak bereziki aintzat hartuko dira.
Pertsona fisikoak edo juridikoak edo nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetako enpresen taldeak, baita teknologiaren edo zerbitzuen arloetako enpresak ere (pertsona fisikoak edo juridikoak badira ere), baldin eta sektore horietarako proiektuak, denak sektore pribatuarenak, egiten badituzte.
13.400.000 euro
Dekretua 230/2004 , 2004ko azaroaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatzeko. (IKERKETA programa).
Agindua, 2007ko ekainaren 26koa , Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, azaraoaren 23ko 230/2004 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2007ko ekitaldiko deialdia egitekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatu ziren (Ikerketa programa).
Felix Guarrotxena
Tel.: 945-019690
Fax: 945-019701
Posta elektronikoa: f-guanotxena@ej-gv
Pertsona juridikoek eta enpresa-taldeek:
- 1. inprimakia: Eskabidea.
- 2. inprimakia: Aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla eta 3.e) artikuluan ezarritako baldintza betetzen dela egiaztatzeko zinpeko adierazpena.
- Egingo den proiektuaren memoria deskriptibo zehatza, behar bezain landua. Bertan, ondokoak jaso behar dira: egin beharreko jarduerak, helburuak, lortu beharreko emaitza eta mozkinak, egiteko epea, eta proiektuan diharduten langileen kurrikuluma eta dedikazioa.
- Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren azterketa jasotzen duen memoria.
- Proiektuaren kostuaren aurrekontu banakatuak.
- Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa eta zerga-obligazioak ordaindu direla frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak.
- Enpresaren estatutu sozialen kopia. Enpresa-taldeen kasuan, taldearen estatutuen kopia.
- Eratze-eskrituraren kopia eta identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia, bai pertsona juridikoena bai enpresa-taldeena.
- NANaren fotokopia, eta eskatzailearen ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen eskriturarena.
- Azken ekitaldiko kontu auditatuen kopia, edo, halakorik ezean, Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenen kopia. Enpresa-taldeen kasuan, taldea osatzen duten enpresa guztien kontu auditatuak behar dira.
- Hirugarrenentzako Altaren Inprimakia.
Pertsona fisikoek:
- 1. inprimakia: Eskabidea.
- 2. inprimakia: Aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla eta 3.e) artikuluan ezarritako baldintza betetzen dela egiaztatzeko zinpeko adierazpena.
- Egingo den proiektuaren memoria deskriptibo zehatza, behar bezain landua. Bertan, ondokoak jaso behar dira: egin beharreko jarduerak, helburuak, lortu beharreko emaitza eta mozkinak, egiteko epea, eta proiektuan diharduten langileen kurrikuluma eta dedikazioa.
- Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren azterketa jasotzen duen memoria.
- Proiektuaren kostuaren aurrekontu banakatuak.
- Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.
- Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa eta zerga-obligazioak ordaindu direla frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak.
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko azken zergaren kopia.
- Hirugarrenentzako Altaren Inprimakia.
- Errolda-agiria.
Ekitaldi osoan zehar
Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendaritza
Donostia kalea, 1 - 3. soilairua. (Lakua I)
01010 - VITORIA-GASTEIZ
- Gerora itzuli beharreko aurrerakinak emateko prozedura ondokoa izango da: eskabideak aurkezten diren hurrenkeran emango zaizkie Dekretu honetan eta berau garatzen duten eta betetzeko diren arauetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei, lehiaketa-sistema erabili gabe.
- Fondoak mugatuta daudenez, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ekitaldi horretan eta xede horretarako kredituak agortzen badira, hasiko dira ukatzen eskatutako itzuli beharreko aurrerakinak. Horregatik guztiagatik, programak indarrean dauden bitartean ekitaldi batean gerora itzuli beharreko aurrerakinak emateko kreditua agortuz gero, eta hori gertatu dela iragartzeko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ikerketa zuzendariak ebazpena emango du; bertan, adieraziko da zein egunetan agortu den kreditu hori. Euskal Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpena.
Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendaria
Eskabidea aurkezten den egunetik hilabeteko epearen barruan.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
29/09/2008