Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
WAI A - WCAG 1.0
Ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza eta DBH (1. eta 2. zikloak) egiten ari diren ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa


Egitura atal kudeatzailea

Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza


Xedea

Ikastetxe publikoetan 2008-2009 ikasturtean Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta DBHn (1. eta 2. zikloak) matrikulatutako ikasleak garraiatzeko banan banako diru-laguntzetarako deialdia egiten da. Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorretan izendatzen diren kredituen arabera egingo da hori; hain zuzen ere, 1.400.000,00 euro erabiliko dira horretarako.

Informazio gehiago

 

 


Nori Zuzendua

2.1.– Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza eta DBH (1. zikloa) egiten ari diren ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte diru-laguntza hauetaz baliatu ahal izateko:

a) 2008-2009 ikasturterako ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea.

b) Eragin-eremuaren arabera ikasleari dagokion ikastetxera joan beharra izatea.

c) Doaneko garraiorik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.

d) Joan-etorri horren beharra izatea ikasleak bere herrian ikastetxe publikorik ez duelako, edo, izanda ere, plazarik ez egotea; kasu horretan, eragin-eremuaren arabera dagokion ikastetxe publikoan egon behar du eskolatuta. Bestela, hizkuntza eredua dela eta, etxetik gertuen duen eragin-eremuko beste ikastetxe publiko batera joan beharra izatea.

e) Ikastetxea 2 km edo gehiagora egotea (oinez joanda). Etxetik ikastetxera -edo ikastetxetik gertuen dagoen geltokira- dagoen tartearen arabera egingo da distantziaren kalkulua.

f) Salbuespen gisa, ikastetxe itundu batean eskolatuta egotea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hala aginduta, ikaslea bizi deneko eragin-eremuan bere hezkuntza-mailari eta hizkuntza ereduari egokitzen zaion ikastetxerik ez egoteagatik.

g) Ikastetxe itundu batean eskolatua egotea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Eskolatze Batzordeak hala aginduta.

h) Baldintza bereziak direla medio, eskolaratzeko garraioa jartzea ezinezkoa den kasuak ere aztertuko dira.

2.2.– DBHko 2. zikloko ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte diru-laguntza hauetaz baliatu ahal izateko:

a) 2008-2009 ikasturterako ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea.

b) 2008ko abenduaren 31n 18 urte baino gehiago ez izatea.

c) Eragin-eremuaren arabera ikasleari dagokion ikastetxera joan beharra izatea.

d) Doaneko garraiorik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.

e) Joan-etorri horren beharra izatea ikasleak bere herrian ikastetxe publikorik ez duelako, edo, izanda ere, plazarik ez egotea; kasu horretan, eragin-eremuaren arabera dagokion ikastetxe publikoan egon behar du eskolatuta. Bestela, hizkuntza eredua dela eta, etxetik gertuen duen eragin-eremuko beste ikastetxe publiko batera joan beharra izatea.

f) Ikastetxea 4 km edo gehiagora egotea (oinez joanda). Etxetik ikastetxera -edo ikastetxetik gertuen dagoen geltokira- dagoen tartearen arabera egingo da distantziaren kalkulua.

g) Salbuespen gisa, ikastetxe itundu batean eskolatuta egotea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hala aginduta, ikaslea bizi deneko eragin-eremuan bere hezkuntza-mailari eta hizkuntza ereduari egokitzen zaion ikastetxerik ez egoteagatik.

h) Ikastetxe itundu batean eskolatua egotea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Eskolatze Batzordeak hala aginduta.

i) Baldintza bereziak direla medio, eskolaratzeko garraioa jartzea ezinezkoa den kasuak ere aztertuko dira.

2.3.– Diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea ekar lezakeen zigor- edo administrazio-zehapena dutenek ezingo dute parte hartu deialdian, ez eta horretarako gitasungabetzen dituzten lege-debekuren bat dutenek ere.

 


Diru kopurua

1.400.000,00 €


Araudia

AGINDUA, 2008ko uztailaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza eta DBH (1. eta 2. zikloak) egiten ari diren ikasleak garraiatzeko banan banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena. (2008/09/22ko EHAA)

 


Harremanak norekin

Izen-Abizenak: Alfredo Álvarez
Tfno.: 945 018339
Fax: 945 018335
E-mail: huisiop2@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

5.1.– Ikasleak bere ikastetxeko zuzendariari egingo dio eskabidea, I. eranskineko eredua erabiliz.

5.2.– Ikastetxeek aurkeztuko dute diru-laguntza hauetaz baliatu nahi duten ikasleen zerrendaren proposamena, II. eranskinean ematen den ereduaren arabera beteta. Eskabide horiek Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legez aldatua- 38.4 artikuluan adierazitako lekuetako batean aurkez daitezke.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/09/23-2008/10/22


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabide horiek Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko —urtarrilaren 13ko 4/1999 Legez aldatua— 38.4 artikuluan adierazitako lekuetako batean aurkez daitezke.


Tramiteen deskripzioa

Ez dago


Egitura Atal Ebazlea

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak


Ebazteko epea

2008ko abenduaren 1a baino lehenago



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

I eta II. eranskinak


Bestelako Agiriak

Ez daude


Oharrak

Ez dago.

 


 

 


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

09/10/2008